Udalerri Euskaldunen Eguna ospatzen ari dira gaur Lesakan, eta hainbat eragile elkartu dira euskarari buruz hausnartzeko. Bertze lau udalerri izanen dira UEMAko kideen artean.
Kataluniako taldeak ez die aukerarik eman txuri-urdinei Romaredan, eta erabateko nagusitasunez gailendu zaie. Lau gol sartu dizkiete aurreneko 26 minutuetan, eta beste lau gero.
Gazteen deskonexio politikoa aztertu du Ane Larrinaga soziologian doktoreak. Politizatuta dauden, eta politizatu gabe dauden gazteetatik harago jende gehiago daudela azaldu du, eta kategoria dikotomikoak «gainditu» behar direla.
Erretiroa hartzear da Arratibel: «faltan» sumatuko du irakaskuntza, eta «trantsiziorako» prest dauka kontsulta. Kirol medikuntzaren egitekoez, gainditu ziren lerroez eta susmopean pasatutako uneez mintzo da. Memoria libururik ez du aterako.
Lanaldia laburtzeko eskaria apurka berpizten ari da Hego Euskal Herrian. Sindikatuek argi dute 35 ordutik beherako lan asteak aztertu behar direla; enpresariek, berriz, sektore eta enpresetako negoziazio mahaietan eztabaidatu beharreko auzi bat dela.
Mobilizazioak egin dituzte «genero eta sexu disidenteen kontrako gorrotoak» indarrean dirauela gogorarazteko. Instituzioak «zuritu» eta Polizia eta sistema judiziala «legitimatzeko» saioak salatu dituzte.
Bokazioz egiten dute euren lana, baina ez dute ahaztu nahi lan bat dela. Kulturak orokorrean, eta antzerkiak partikularrean, prestigiorik ez duela ikusi dute elkarrizketatuek; eta administrazioarekin izaten dituzten tirabirak salatu nahi izan dituzte.
Aldi hau kontatzeko tresna ezinbestekoa da feminismoa. Eguneroko bizitzako korapiloak ulertzen, aniztasuna islatzen, konplexutasuna askatzen eta emakumeen ahalduntzea elikatzen saiatuko da BERRIA atal honetan.
Munduko eta Euskal Herriko ingurumen albisteak biltzen ditu BERRIAk leiho honetan. Klima, biodibertsitate eta ekologia krisiak egunero zipriztintzen dute eguneroko errealitatea, eta BERRIAk behar den sakontasunez kontatu nahi dizkizu horri buruzkoak.
Andre Silvak sartu du neurketako gol bakarra, partida hasi eta berehala. Zerbait gogoangarria egin du Realak, bosgarren urtez jarraian Europan jokatzeko sailkatu baita.
Igandean egingo da XIV Orduko Ibilaldia, zortzi urte egin gabe egon ondotik. 1.588 parte hartzaile abiatuko dira Tolosatik, eta Aralar mendilerroa zeharkatuko dute.
Gazan gertatzen ari dena azaltzeko 'genozidio' hitza erabiltzen du Palestinari buruzko NBEren kontalari bereziak: «Nazioarteko zuzenbidearen arabera, genozidioak zera du oinarrian, herri bat guztiz edo partez suntsitu nahia».