Artium Museoa

Bi lagunentzako bina sarrera

Artium Arte Garaikidearen Euskal Museo-Zentroa da, eta Arabako Artium Fundazioak kudeatzen du. Irabazi asmorik gabeko erakundea Arabako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen.  

+Parte hartu

Pozalagua kobazuloak

Bi lagunentzako bina sarrera

Kasualitatez aurkitu zuten Pozalagua 1957ko abenduaren 28an, inozenteen egunean. Dinamita eztanda batek gertuko dolomia harrobian itzelezko zuloa zabaldu zuen mendiko hegaletan. Beste aldean, lurpeko unibertso liluragarria azaldu zen. Zulo hori kobazuloaren atea da gaur egun. Egokitze lanak egin ostean, 1991 jendaurrera ireki zuten kobazuloa.  

+Parte hartu

Aquarium Donostia museoa

Hiru lagunentzako bina sarrera

Donostiako Aquariuma EAEn bisitari gehien jasotzen duten instalazioetako bat da: urtean, 300.000 pertsonak bisitatzen dute. Nahitaezko bisitaldia da Donostiara etortzen direnentzat. Hiriko tokirik bitxienetako batean dago, Donostiako kaian.
 

+Parte hartu

Leintz Gatzaga gatz museoa

Bi lagunentzako bina sarrera

Leintz Gatzaga herriaren kanpoaldean, Dorletako Santutegiaren oinetan dago gatz-iturburua, eta Burdin Arotik 1972. urtera bitartean bertan izandako gatz ustiapenak aberastasuna ekarri zuen herrira. Gaur egun ere, jatorrizko leku berean erauzten da ur gazia, eta, berotze prozesu zehatz baten bitartez, mineraletan aberatsa den gatz bikaina lortzen da.
 

+Parte hartu

Besaro Landa Hotela

Bi lagunentzako egonaldia

Iratiko oihanaren atarian dago Itzaltzu, Otsagabiatik 3 kilometrora. Nafarroako Pirinioetako herri txiki bat da, Zaraitzuko ibarraren buruan dagoena, Erronkari ibarraren eta Orregaren artean.

Besaro landa hotela Pirinioetako ohiko landetxe batean dago; oraindik orain berritu dute, harmonia eta soiltasun handiz berritu ere, han ostatu hartzen dutenak eroso senti daitezen.  

+Parte hartu

Azkuelek

50 euroko bonua

20 urtez jardun gara Azkuelek dendan argiztapen ogibidean. Urte hauetan guztietan, hainbat argiztapen, instalazio elektriko eta barne-dekorazio proiektuetan parte hartu dugu. Gure arrakastaren muina eskaintzen ditugun produktuen kalitatean eta aholkularitza zerbitzuan datza.  

+Parte hartu

Euskal Herria Esnea

Hiru sorta

Euskal Herri osoko esnea jasotzea helburu duen proiektua da, gaur gaurkoz Karrantzako haraneko esnea jasotzen du. Bertako produktuaren aldeko apustua egiten du eta bertako esneaz hornitzen dituzte kontsumitzaileen etxeak 3 motatako esnearekin: osoa, erdigaingabetua eta gaingabetua.  

+Parte hartu

Jakion kontserbak

Sorta bat

Debagoiena eskualdeko baserrien nekazaritza jarduerak berreskuratzeko, indartzeko eta handitzeko asmoarekin sortu zen Jakion enpresa, eta nekazaritza ustiapenerako zerbitzuak era duin batez emateko.  

+Parte hartu

Gipuzkoa Bertsotan

Bi lagunentzako bina bono, lehen edo bigarren itzuliko saioetarako

Gipuzkoa Bertsotanen aurtengo edizioa apirilaren 25ean hasiko da eta ekainaren 2a artean 20 saio jokatuko dira, bi itzulitan. 74 bertsolari ariko dira kantuan, eta horietatik 48 sailkatuko dira bigarren itzulirako; udazkenerako txartela, aldiz, 34 bertsolarik lortuko dute.  

+Parte hartu