Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Ziklotimia

2014ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Baliteke gaur gosariko ohiko kafesneari kroasana eranstea, ospatzeko eskoziarrek independente izatea erabaki dutela. Zehatzago, ospatzeko egungo Mendebalde honetan herritarretan oinarritutako askatze prozesu bat posible dela. Edo zehatzago: ospatzeko herritarrak gai direla aldaketaren hautua egiteko, botereen beldur mekanismoei aurre eginez. Edo baliteke kafesnea zangada bakarrean hartzea, garraztu xamar, zera diodan bitartean: eskoziarrek, gutxienez, erabaki egin dutela.

Nolanahi ere, gorputzaldia egiaz baldintzatzen didana geure auzi, geure gatazka, edo dena delako geure hori da. Eta halaxe nabil ziklotimiko: oraintxe lur jota ardura handieneko politikarien lidergo faltarekin. Oraintxe euforiko inertzia militarrak ostendutako eztabaidak azkenean azaleratu direlako: hala nola subjektu, komunitate eta estrategia politikoei buruzkoak, eta gazteak ari direlako tiraka. Eta hainbatetan kezkatuta: independentziarako kultur eta nortasun arrazoiak esentzialismoekin lotu, demokraziatik apartatu eta ongizate arrazoi ekonomikoen ondoan gutxisten direlako. Abertzaletasunak nazionalismotik urrundu eta euskal herritarra Euskal Herrian bizi den guztia dela aspaldi aldarrikatu, eta hori azpiratutako nortasunen eskubideen babesarekin uztartu ez balu bezala. Babes hori demokrazian oinarrizkoa ez balitz bezala.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.