Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Amildegia

2014ko irailaren 30a
00:00
Entzun
Hainbatetan kontu txikiek azalarazten dituzte egia gordinenak. Halaxe atera naiz zinematik, barruakastinduta, ondoezik ia-ia, Franco Lolli zuzendari kolonbiarraren Gente de bien (Jende zintzoa) xumea ikusita. Sofistikaziorik gabekoa da Bogotako arotz baten eta haren 10 urteko semearen istorioa. Lanetik lanera ibili arren txiro bizi dira; semeari pentsio bateko gela ziztrina besterik ezin dio eskaini aitak. Familia burges baten etxean ari da konponketetan arotza, eta mutikoak ugazaba bihozberaren errukia pizten du. Horrenbestez, arotzari eta semeari laguntzen saiatuko da andrea, aita-semeak oporretara, landa aldeko etxalde ederrera, eurekin eramateraino.

Eta horrela, sinple-sinple, hamaika egia argitzen dira: adibidez, haur batzuk futbolean plastikozko botilekin ari diren bitartean beste batzuk wii-en eta quad-en jabe direla; eta gauzen jabetzan oinarritutako oparotasunaren distirak aita txiroa (eta bere burua) mespretxatzera eraman dezakeela haur bat. Eta, batik bat, goiko gutxi horien onberatasuna ez dela ezerentzat erremedio funtsezko injustiziari heltzen ez bazaio: hots, batzuk dena dutela beste batzuk ezer ere ez dutelako.

Barruak ongi astinduta atera naiz zinematik, ondoezik ia-ia. Besteak beste, hemen gure artean ere, goiaren eta behearen arteko pitzadura gero eta gehiago delako amildegi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.