Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Sentimenduak

2014ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Hona ezkutuan eta lotsatuta bizi dudan zerbait, odoluzkiak legez: leku zehatz batzuek hunkitu egiten naute, malkoetaraino. Gertatzen zait Lizarrustiko basoetan, Mutrikuko Alkolean, Andia barrenean, eta Erriberri inguruko horiduretan. Gertatzen zait sentitzen dudala lur horren parte naizela, lur horretan izan direla lehenagokoak eta izango direla gerokoak. Eta, hara, nire lotsarako, lilura gozo batek hartzen nau, eta nire golkorako, ezkutuan eta lotsatuta, guztiz ahopeka, xurxulatzen dut herria, aberria, badela.

Baina, tira, berriro diot, ezkutuan eta lotsatuta bizi dudan zerbait da. Eta errieta eta barre egiten diot neure buruari. Ez hori bakarrik: ozen aldarrikatzen dut estatu ilustratuen hiritartasunak irakatsi bezala hutsalak, zentzugabeak eta arriskutsuak direla joera erromantiko eta sentimental horiek; tribalak... Eta herririk, aberririk, izatekotan nortasun eta izate sentimendu lausoez gaindi herritar bakoitzaren erabakimenak eta ongizateak eratuko dutela; demokraziak eta arrazoiak.

Baina ikusi eta gero arrazoiketan eta ilustrazioan eredu beharko lukeen David Cameron lehen ministro britainiarrak eskoziarrak konbentzitzeko erabili duen diskurtso sentimentaloidea —bazkalondoko telefilmeetarako balio duela frogatu du, bederen—, ba armairutik ateratzea erabaki dut.

Oh, yes!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.