Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Usoak

2014ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Espainia hegoaldean gertatu da, Granadan: etxe desjabetzeen aurkako plataformaren protestek Francisco Barrera etxetik bota dezaten eragotzi du, oraingoz. 83 urte ditu Barrerak, eta 50 urte daramatza etxe horretan bizitzen, errentan. Gaixorik dago, minbiziarekin. Bakarrik bizi da. Alaba joaten zaio otorduak moldatzera.

Baina kontua da etxe desjabetzeen aurkako plataformak eragotzi behar izan duela Barrera kaleratzea. Ez, ordea, alokairua ordaintzen ez duelako, baizik eta usoei jaten ematen dielako. Bizilagun garbi eta probetxuzko batzuek salatu egin baitute, usoak hurbilarazita zikina eta gaitza erakartzen dituela iritzita, jakina baita usoak arratoi hegalariak direla. Eta epaile andre zuzen eta aratzak arrazoia eman die, eta kaleratzea agindu. Barrerak, bere zaharrean, eta mundu moderno eta distiragarrira ongi moldatzeko tresnarik ezean, orain arte ez du izan auzibidearen berri; hots, epaia irmo egin den arte.

Barrerak dio eguna luzea dela, eta nolabait bete egin behar dela, eta asko maite dituela animaliak, eta horregatik hasi zela jaten ematen kale bazterreko katuei, leiho ertzeko lapurtxoriei, eta haiei jaurtitako ogi-apurren atzetik inguratutako usoei. Barrerak dio ez zekiela hori delitua denik.

Barrerak ez zekien aspalditxoan jende-usoa jende-otsoa baino arriskutsuagoa dela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.