Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Non

2014ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Barru pixka bat duen edonori hotzikarak jotzekoak dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko azken epaiketatzarretik datozen lekukotasunak: «Biluzik eduki ninduten», «poltsa jartzen zidaten arnasik gabe utzi arte», «titiak ukitzen zizkidaten», «kolpatzen ninduten polizia berak nituen alboan ospitalean». Halaber, adimen pixka bat duen edonori zalantza eragitekoak dira Espainiako Auzitegi Nazionaleko azken epaiketatzarretik datozen frogak: gazte eta herri elkarteen txostenak, kartelak, eskuorriak... Gazte eta herri elkarteek antolatutako ekitaldietako argazkiak, akusatuak ageri ez direnak hainbat...

Beharbada, horrexegatik doaz hain isilik berripaper eta albistegi gehienetan. Aldiz, gure zinemagile arrakastatsuenak gure sabelkeriari buruz enegarrenez egindako txistea igo dute titulu nagusietara.

Eta Loiolan, gupida aztarrenik gabe desegin du Ertzaintzak, injustizia eta gehiegikeriaren kontrako herri harresia -«E, pertsonak dira!», oihukatu diete ikusita aldamenekoaren besoari eustea beste armarik gabe ari diren erresistenteetako batzuei nolako grinez oldartu zaizkien—. Bizkor ibili da oraingoan Segurtasun Saila, jabetu balitz bezala harresia murru baino ate dela: elkartasun eta ilusio metatzaile, aurrera begirako aldaketak eta ametsak gorpuzteko bide. Oso bizkor ibili da Jaurlaritza. Erakutsi du lehendakariak non dagoen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.