Idurre Eskisabel Larrañaga.
BIRA

Gazteak

2014ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Eskoziaz aritu gara lagunartean, sutsu, Zinemaldiko izarrak edota kirol proben analisia bezalako klasikoak alboratuta. Harrigarriki, aho batez deitoratu dugu eskoziarren erabakia, baita hemen geurean, independentzia arriskutsua eta noranzko jakinik gabeko ihesbidea dela aldarrikatzen duten adiskideek ere.

Ez gara oso originalak. Aho zabalik errepikatu dugu, adibidez, hango eta hemengo hedabideetatik jaso bezala, gaelikoa txertatuen dagoen nekazari eremuetan irabazi duela ezetzak, eta aldiz, eremu hiritartu, industrial eta ustez eskoziar nortasun apalenekoetan nagusitu dela baietza. Ezker-eskuin eta klase faktoreek izan dutela eragina. Erantsi dugu eman beharko ligukeela zer pentsa. Eta aipatu dugu adinarena: gazteak izan direla independentziaren aldekoenak, eta zaharrek behartu dutela balantza ezetzaren aldera.

Segidan sortu zaigu galdera: eta gure gazteek, nola jokatuko lukete? Argia batzuen erantzuna: hemen ere gazteak lirateke, grina eta ausardia lagun, aldaketaren eta bestelako etorkizun baten bermatzaile. Bestetzuek, ordea, lasta ikusten dituzte egungo gazteak: berekoi, norberarentzako onura eta erosotasuna beste ametsik gabe.

Kuadrillako baten alaba nerabeak eten digu jarduna: «Denetik dago», esan digu. «Zuen artean bezala. Zuek iraultza egin behar zenuteneko garai miresgarrian bezala».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.