Angel Erro.
JIRA

Erdaraz

2014ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Atzo Santiago Roncagliolo idazle perutarra eta Juanjo Olasagarre gutarra Bilboko Bidebarrieta kulturgunean eztabaidan aritu ziren, literatura eta boterea hizpide eta Jon Arretxe moderatzaile zutela. Ez nuen joaterik izan eta oraindik ez dut berririk jaso, baina bi hizlarietatik ezagutzen dudana ezagututa, goi arnasako solasaldi mamitsua izanen zen inolako dudarik gabe. Eskertuko nuke norbaitek hura ikusteko esteka pasatuko balit. Gure idazleen bideo gutxi dago Youtuben.

Aspaldi egiten omen dira Bilbon hori bezalakoak, kanpoko eta bertako sortzaile bat eztabaidan jarrita gehienetan: Juan José Millás eta Pedro Ugarte, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika… Zerrenda luzea da, baina argi eta garbi gailentzen dira gaztelaniadunak. Pena da askoz kanpoagoko sortzaileak ez ekartzea eta horrela gure aldi bereko itzultzaileen kalitatea ez probatzea. Batzuen ustez, hala irakurri diot sarean bati, atzo ere, «atzerritarraren hizkuntzan» aritu beharrean, bakoitzak berean behar zuen. Tira, aukera bat da. Baina gaztelania atzerritarra ez izateaz gain, akaso euskal idazleek ere badute eskubidea hain barrutik ezagutzen dugun Erdal Herrian idazle aritzeko jendaurrean. Euskal kulturaren onerako ere jardun daiteke erdaraz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.