Angel Erro.
JIRA

Ondorengoei

2014ko urriaren 19a
00:00
Entzun
Ez zarete nire odoletik heldu. Nik hazia ez nuen haragi emankorrean landatu. Halere munduratu zarete nola edo hala. Ongi etorri. 2014ko euskarazko testu batera nola iritsi zareten jakiteko mina ezinen didazue ase, hemengoak edo nongoak zareten ere ez, ezta utzi dizugun hau guztia nola aurkitu duzuen ere. Zoriontsuak al zarete orainaz bestaldeko bizidunak? Ba al dago marrubirik? Aieruka aritzea besterik ez dut.

Egunotan ezagutzera eman den inkesta baten arabera, gure seme-alabak gu baino hobeki biziko direla europarren %25ak baino ez du uste; %65a pesimista da. Asian portzentajea kontrakoa da. Hau irakurtzen ari zaren ondorengoa, asiarra zara?

Nik inkesten beharrik ez nuen. Airean zebilen. Nire hiriko hemofilia elkartera gaixo bat etorri zen galdezka ea zer egin ahal zuen seme-alabak sano jaiotzeko. Hemofilia herentziazko eritasuna zen. Luze joko luke azaltzeak. Konponbide errazena umearen sexua aukeratzea zen, neskek ez baitute gaixotasuna nozitzen, baina arazoa hurrengo belaunaldiari pasako zion. Berehala hasi zen burua astintzen, bere alabak guk baino bitarteko gutxiago izanen ote zuen beldur. Ziurtasunez ia.

Europarra naiz, euskalduna, ezkorra izatea dagokit: Ez da hau inor irakurtzen ari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.