Angel Erro.
JIRA

Manifestazioa

2014ko irailaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herrian, mundua (niri dagokidanez) mundu denetik, mota guztietako manifestazioak ikusi ditut deitu eta sakabanatuak izaten, batailan amaitu edo ondoko kaleetan eta tabernetan alai giroan urtzen. Haietara modu guztietan joan izan naiz, festa gogoz edo haserre biziak hartuta, sinetsita edo betebeharrez (horrela gero eta gutxiagoetara), bakarrik edo multzoaren koartadarekin, garrasika, isilik eta are isilean garrasika ere.

Aurrekoa bezain askotarikoa, edo areago, da manifestazioetara joan ez izanaren nire errepertorioa. Etxean geldituta edo taberna batera joanda, elkarretaratzetik urrun edo ez hainbeste, are beste manifestazio batera joanda ere bai. Sinetsita edo asperduragatik. Joko ote ninduten, ikusiko ote ninduten beldurrez. Diskretuki edo nabarmenkeriaz. Mundu osoan zehar (baina bereziki mundua Euskal Herria den honetan) egin dut manifestazioetara ez joatearena. Baina baldin badago azkenaldian neure indar guztiekin joan ez naizen manifestazio bat, hori joan den igandean, Iruñean, Estatuaren segurtasun indarren alde deitutakoa (eta manifestari ezagatik bertan behera utzitakoa) izan da.

Denok, hara joan ez garen guztiok, geure buruari zoriondu beharreko arrakasta itzela izan da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.