Angel Erro.
JIRA

Estreinaldia

2014ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Zinemaldi garaian estreinatu duten film guztien artean, bat iragarri gabe zegoen. Luxuaz eta luxuriaz inguratutako eztei bidaia luzatuan bizi diren bi ezkonberrietako bat lanera itzuli da, bere musikari karrera arrakastatsua berrartuz. Bestea etxean gelditu da eta, estatu aparatuan goi kargu bat zuenez, eguneroko bizitza xeheari aurre egitera ez da moldatzen. Krisi betean sartu da protagonista, Nicolas Sarkozy izenekoa. Gutxi gorabehera, mundua bezalako krisi larri batean. Gizon handiek munduarekin bat taupada egiteko zoriona edo zorigaiztoa baitute. Mundua (filmean Frantziarekin bat egiteko zoriona ere baduena, edo zorigaiztoa) salbatzeko barne deia sentitu du berriz ere. Ikusleok susmoa dugu pertsonaia berez txikiaren egolatriak badaramala pixkanaka osatzen ikusten dugun erabakia hartzera. Mundua berdin joanen dela pikutara, haren laguntzarik gabe. Baina, halere, nolabaiteko sinpatia ere sortzen du koitaduak, identitate krisia gainditu ezinik dakusagula: ordezkoak izendatu lehen ministroak Nicolasen politika berak kudeatzen ditu, ezkerretik. Eskuinagotik ere eremua eta laster ideiak lapurtzen ari zaizkio. Zinemaldirako gorde beharrean, Beldurrezko Zinemaren asterako gorde behar zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.