Angel Erro.
Jira

Iragarkiak

2014ko maiatzaren 22a
00:00
Entzun
Coca-Colaren iragarkia nik lehenago kentzea espero nuen. Harritu ninduen, izan ere, inork hortaz ezer ez esateak. Liga amaitu gabe, lehian ziren bi taldeetako baten aldeko kokatze nabarmena iruditu zitzaidan. Bestetik, futbolarekiko lotura sentimentalaren baliabide errazak —bidenabar, koalizio politikoren batek ere erabilia— nahikoa motibo eman zidan nire egarria beste norabait bideratzeko. Iragarkiaren aktorearekin egindako bidegabekeriak, beraz, boikot betean harrapatu nau.

Sorginen enegarren ehizaldian, Gotzon Sanchezek behin zer babestu zuen salatu du biktimen elkarte batek, bazterrak harrotu eta iragarkia kendu dute azkenean Coca-Colako arduradunek. Pozik egonen da elkarte horretako presidentea eta abar, Sanchezen karrera profesionala horrela hondaturik, berez giza eskubide hutsa dena eskatzeagatik. Pozik ere zerrenda beltzeko izen gehiago noiz aterako aurreikusiz.

Nik bakarrik espero dut orain garagardo gabe ere ez gelditzea, esaterako, enteratuko balira (erokeria noraino eraman dezaketen!) zerbeza baten iragarkian agertzen den Loquillo kantariak, Lokarrin ibiliak, Bake Konferentzia babestu zuela behin, beste elkarte batek umiliagarri eta biktimentzako laidogarritzat jo zuen berbera edo aurreko bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.